"Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza" elkartea onura publikoko elkarte izendatuta dago, ez du mozkinik ateratzeko asmorik, eta Gasteizen sortu zen, Industria Ingeniarien Elkargoaren baitan. Haren xedea da bateratzea bai industria ingeniaritzako profesionalak bai garapenerako lankidetzan eta laguntzan bere esperientziaren, lanaren edo diru ekarpenen bidez aritu nahi den beste edozein pertsona.

Gaur egun Euskal Autonomia Elkarteko hiru probintzietan dago: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Elkarteak alde behartsuen garapena bultzatzeko jarduerak sustatu nahi ditu, eta, aldi berean, industria ingeniaritzako kolektiboak eta gizarteak, oro har, ildo horretan dituen kezkak bideratzen eta sustatzen, bai eta gizarteko beste eragile batzuk lan horretan engaiatzen ere, saiatzen da.

Orri hauetan elkarteari buruzko informazioa aurkituko duzu, eta edozein pertsona edo erakunde gure helburuak betetzearren lankidetzan aritzeko erak ere azaltzen dira. Beste informazio interesgarri batzuk ere emango dira.

Esker onez jasoko da zernahi iruzkin, iradokizun, eta abar, bai hemen ematen den informazioari dagokionez bai gobernuz kanpoko erakundearen beraren jarduerari dagokionez.