Garapen hilabete batzuk igaro ondoren, atseginez Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza (IC-LI) elkarterako webgune berri baten irteeraren berri ematen dugu.

IC-LI-ren webgune zaharra hain zaharkitua geratu zen non haren berritze oso bat egitea beharrezkoa izan baita. Kalitate oneko webgune moderno bat eraikitzea lortu da, web programazioaren teknologia berrienak erabiltzen.

Interfaze grafiko berriak estilo berea eta garai berrietara egokituta dauka, izaera minimalista batekin eta erabiltzailea asetzen duten gehiegizko elementurik gabe.

Agian gune zaharrekiko aldaketa nabarmenena foro baten inplementazioa da, IC-LI-ren kideek komunikatzeko, ideiak trukatzeko eta GKE-ren jarduera dinamizatzen laguntzeko erabil dezaketena. Gainera, orain elkartearen kideek IC-LI-ren e-postak jaso ahal izango dute ekitaldi eta ekintza garrantzitsuen berri izateko.

Beste alderdi hobetuak hauek dira, besteak beste:

  • edukien antolakuntza eta hornikuntza
  • kontaktu-informazioa
  • bilatzaileetarako optimizazioa
  • segurtasuna
  • gizarte-sareekin integrazioa
  • nabigatzaile ezberdinekin bateragarritasuna

IC-LI-tik webgune berri honi onura ateratzen diozuela, GKE-en jarduera hobeto jakinarazteko eta bazkide berriak erakartzeko ere balio duela espero dugu.

Webgunearen garatzailea Borja Pérez Sánchez ingeniari informatikoa izan da, eta proiektuaren sustatzailea Enrique García Ruiz de Galarreta, Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren zuzendari-kudeatzailea eta IC-LI-ren kide-fundatzailea, izan da.