“Idjwi uharteren hegoaldeko %90 estaltzen duen ur‑horniketa sare bat eraikitzea izan da agian arrakasta garrantzitsuena”

 

Munduaz arduratutako pertsonen artean Gabi dugu zalantzarik gabe. Gabik erronka garrantzitsu bat bere lepoan hartu zuen 2002 urtean, ICLI Donostian eratzea hain zuzen. ICLI erakundea Gasteizen, zirela urte batzuk martxan zen, baina hiru lurraldeetan finkatu arte ekintza ez zen bukatuko. Handik aurrera lan horietan ez zen geldituko: proiektuak, bidaiak, dekanotza eta abar. Bere fruituak eman dituen bizi oso batek. Baina bigarren planora pasatzeko garaia heldu dela esaten du Gabik. Bizigarri berria sartzea utzi behar da bere ametsa iraun dadin. Gabik gainditzeko zaila den ondare bat utzi digu. Hurrengo solas moduko lerroetan bere ekintzaren alde batzuk azpimarratuko ditugu.

 

1. Gabi, ICLIren lehenengo urte horietatik zeintzuk dira zure oroitzapen aipagarrienak?

Gure Gasteizko elkargokideek, euren Elkargoko bilera batetara gonbidatu gintuzten eta bilera horretan ICLI, euren GKEri buruz berri eman ziguten. Egun haietan oso egoera bizkorra eta biziduna zuen ICLIk Gasteizen. Lehenengo proposamena eurekin batera jardutea izanik, azkenez gure Gipuzkoako adarra eratzea erabaki genuen. Gure elkargokide dozenaren baten zerbait egiteko nahia gogoratzen dut oraindik. Baina zalantza‑putzu baten barruan geunden, Dirua nondik atera? Nork aurkezten ditu proiektuak? Nola prestatzen dira? Arabako Elkargoaren eta Maite Iceta lekaimearen laguntzaz, gure Gipuzkoako ICLI martxan jartzea lortu genuen. Ohorezko aipamen bat gure Gorka Zalakain kideari zor diogu, lehenengo bidaia egitea eta lehenengo proiektua aurrera bultzatzea bere lepoan hartu baitzuen. Kongoko egoerari buruzko gure ezjakinagatik ezezagunaren beldur ginen, baina Jainkoak lagun, inoiz ere ezbeharrik ez genuen.

2. Bereziki pozgarria zaizun proiekturen bat?

Berez, Kongoren Idjwi uhartean, hegoaldeko lurraren %90 hornitzen duen uraren sarea eraikitzea zaigu arrakasta berezi bat. Urte honetan agian, Mugagabeko Energia izeneko GKErekin batera, bertako uraren mapa bukatzea lor daiteke. Gure mundu pribilegiatu honetan, nekez ulertzen dugu ura gizadiaren bizian nolako garrantzitsua den. Kolera gertaerak desagerraraztea zen gure elkar lanaren sor‑arrazoia, baina jardun horretan oso atsegingarria zen ere, agure batek “zeruari eskerrak” ematea bere ilobek urik zutenez gero, lasai hil zezakeela sentitzeagatik.

3. Gogoetaren putzuan gelditu den beste proiekturen bat?

Bai, esandako proiektuari buruz, bizilagun guztiaren parte‑hartze ekonomikoaz, instalazio iraunkortasuna bermatzea falta zaigu. Baldin 2015 urte honetan, esandako lan hori buka baliteke, lortutakoaz oso harroak eta atseginak sentituko ginateke. Bahati apaiza, orain “koskero” delarik, beste helburuen gainera, hango bizilagunen artean diru bilketari bultzada berri bat emateko bisitatu du Idjwi. Hango ICLIren lana ia bukatuta dago eta hango bizilagunek egindako lana euren gauza dela konturatzeko garaia heldu da. Edozein aldaketa edota hobekuntza, euren parte‑hartzeaz egin behar da. Inoiz ezer izan ez dutenentzat, egoera hau ez da inola ere ulertzeko erreza.

4. Kongorako bidaia zazpi bider egin duzu, zein da gordetzen duzun oroipen sakonena?

Bidai horretan beste bizimodu bat aurkitu dut. Esperientzia ahaztezina izan da. Bertan lekaimeek egiten duten lana ordainezina da. Biztanle guztiek onartzen eta errespetatzen dituzte. Beste aldera, Kivu aintzirak izugarrizko ahal turistikoa du. Bere baliagai naturalak ustiatzeko ahalmena balute, herrialdea hamar urtetan guztiz aldatuko litzateke.

5. Gipuzkoako Industri Ingeniariaren Elkargoaren Dekanoa 2007 urtean izendatzen zintuzten; erantzukizun berri horrek zure bizitza nolabait aldatu zuen?

Dekanotzarako izendatze hura ohorezkoa zitzaidan. Erronka berri horrek nire ICLIren lana ez zuen baina inola ere eragotzi. Erretreta garaian beste bide berri batzuk esplora ditzakegu. Horrela egin nuen nik eta oso esperientzia aberasgarria zitzaidan. Asko eskaini dezakegu.

6. Zure ustez, ICLI Gipuzkoako Industri Ingeniariaren Elkargoaren parte oso bat izateak zer abantailak dakartza?

Alde batetik abantaila ekonomiko bat dakar. Urteroko Elkargoaren aurrekontuak ICLIrentzako emanketa bat aurreikusten du, Ernio Elkarte Gastronomikoa okupatzeagatik dirua hartzen denaren gainera. Baina elkargokide guztiek ICLIn parte hartzeko ahalmena da alde onena. Parte hartze horren garrantzia eta egiten dugun lana uler ditzaketela. Ingeniari batzuek badaude ere, gure proiektuak euren ikasketa amaiaren proiektuen oinarriz hartzen dituztenak.

7. Zer erronka berriak jar diezazkizuke etorkizunak?

Nire GKEn parte hartzea amaitzeko ordua heldu da. Oraindik aurrera Kongorentzako gizarte laguntza batzuk aurrera eramatea bakarrik saiatuko dut: umeak eskolatzea, batxilergo bekak, umezurztegia, emakumeen trebakuntza eta abar. Berez, lanak bertakoek egiten dituzte. Guk dirua lortzeaz bakarrik arduratzen dugu. Ez da lan makala baina.