Lehen mailako bi eskola egin nahi ziren. Bata, Bocandan eta, bestea, berriz, M'Batton. Halaber, San Pedroko hirugarren eskola handitu nahi zen. Horiek guztiak Boli Kostako herriak dira, eta eskola horiek 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzentzen zaizkie. Guztira, 20 gela eraiki da, hots, lehen mailako hezkuntzako maila bakoitzerako bi. Horrez gain, beste zortzi gela eraiki dira Bigarren Hezkuntzako lehen zikloari dagokion quatrième ikasturterako. Era berean, bulego bat eraiki da eskola bakoitza administratzeko.

Horiek guztiek udal eskolen estatutua dute. Mantentzea eta gastu orokorrak udalaren kontukoak dira. Alderdi akademikoei eta logistikari dagokionez, Hezkuntza Ministerioaren eskumena dira.

San Pedron, azken erroldetako datuen arabera, biztanleen erdiak, hots, 70.000 pertsona inguruk, 16 urte baino gutxiago du. Zoritxarrez, hirian gaur egun dauden hezkuntzako azpiegiturek ez dute 25.000 plaza inguru baino eskaintzen, eskola pribatuak aintzat hartuta. Horrek esan nahi du, eskolarik ez dagoenez, gazteen erdiek ez dutela oinarrizko ikaskuntzarik jasotzen eta, baldin eta jasotzen badute, oso urte gutxitan jasotzen dutela; izan ere, muturreko hautaketa egiten da haurrek ikasketetan aurrera egiten duten heinean.

Hain zuzen ere, plazarik ez dagoenez, goi mailako ikasturteetara igarotzeko eskola errendimendu bikaina izan behar da edota familiak baliabide ekonomiko handiagoak; izan ere, eskola publikoetan jarraitu egin dutenen kasuan, eskola pribatuetara eraman ahal dituzte haurrak. Ondorioz, lortu nahi den berdintasuna eta hezkuntza mailaren handitze orokorra kaltetu egiten dira.

Bocandako lehen hezkuntzako eskola publikoa instalazio zaharkitu eta hondatuetan zegoen. Hormen eta sabaien segurtasuna zalantzazkoa zen eta nolabaiteko arrisku psikosia zegoen ikasleengan, haien familiengan eta irakasleengan.

M'Batton proiektuak eskola sortu nahi du hego‑mendebaldeko auzoan. Auzo hori hazten ari da eta ez dago lehen hezkuntzako eskolarik. Ikasleek distantzia handiak egin behar izaten dituzte eskolara joan ahal izateko. Bestalde, geletan pertsona gehiegi egotearen arazoa dago, eta eskola berria arazo hori konpontzen laguntzen ari da, ikasleak berriro banatzen direlako.

Proiektuak 228.400,00 euroko aurrekontua zuen eta Eusko Jaurlaritzaren 156.000,00 euroko diru laguntza jaso zuen 1999ko deialdian.