Proiektuaren helburua Lanbide Heziketako Zentroa sortzea zen Soyapango herrian (El Salvador). Zentro horretan beharrezko ekipamendu, tresna eta materialek egon behar zuten, joskintza industriala, elektrizitate industriala eta konputazioa espezialitateak irakasteko eta hezkuntza kalitatea mantentzeko aurretik irakasten ziren espezialitateetako tresnak berrituz (soldadura elektrikoa eta elektrizitatea).

Soyapangoko Fe y Alegria zentrora iristen diren pertsonen ezaugarriak erakundeen onuradun diren pertsonenak dira. Baliabide ekonomiko gutxi; hezkuntza formala erdiko urteetan utzi dutenak (4. eta 6. maila bitartean); haurrak zirenetik lanean aritu direnak bizirauteko; familia zatituta dutenak eta amari lagundu behar diotenak (ama da desagertzen ez dena) etxea mantentzen, familia ardura goiztiarrak dituztenak (nerabeen haurdunaldiak), eta zailtasunen aurrean alkohola edota herrialdeko sektore baztertuetan hedatuta dauden bestelako drogak kontsumitzeko joera dutenak (itsasgarria, marihuana, kokaina, pilulak, eta abar), edota gazte talde bortitzetan sartzeko joera dutenak. Hain zuzen ere, Salvadorreko gazteen gizarteratzeko krisialdi larriaren aurreko erantzunak dira.

Ekimena heziketa teknikoko eskaintzan sartzen da. Hain zuzen, duela hainbat urtetik Fe y Alegria zentroak Soyapangon eta San Salvadorren hegoaldean eskaintzen du heziketa mota hori. Gaur egun, soldadura elektrikoko eta bizitegitarako elektrizitateko ikastaroak eskaintzen dira. Gainera, hezkuntza programetan heziketa eskaintze integrala bermatzen duten bi osagai daude. Batetik, erakundearen prestakuntza sailak balioetan, giza eskubideetan, ingurumenean, eta abar hezteko programak taxutzen ditu, bai oinarrizko eskoletan eta bai lanbide heziketako zentro guztietan. Bestetik, esparru teknikoaren koordinaziotik, lana bilatzeko eta lortzeko prestakuntza ikastaro guztietan ikasleekin harremana mantentzen da behin bukatutakoan, bai eta herrialdeko hainbat enpresarekin ere, lan merkatuan sartzea errazte aldera.

Proiektuaren guztizko aurrekontua 204.488,00 euro zen, eta Eusko Jaurlaritzaren 1998ko diru laguntzen deialdian 137.938,00 euro jaso zuen.