Etiopia Afrikaren adarrean dago, 1.133.380 kilometro koadroko azalera du, eta 66.557.553 biztanle, 2003ko datuen arabera. Eritrearekin du muga iparraldean, Sudanekin mendebaldean, Djibutirekin ekialdean, Somaliarekin hego‑ekialdean eta Kenyarekin hego‑mendebaldean. Hiriburua Addis Abeba da. Etiopia 14 eskualde edo probintziatan dago banatuta administrazioaren aldetik. Tigray horietako bat da. Etiopiaren iparraldean dago, Eritrearekiko mugan, eta bost eremuk osatzen dute.

Proiektua Ekialdeko Zona deritzonean dago, zehazki, Wukron. Wukro Tigrayko hiriburu den Mekeletik 45 kilometrora dago, eta Addis Abebaren iparraldean, 831 kilometrora. Wukro hiria 2.000 metroko altitudean dago, eta klima aldatu egiten da urtaroen arabera. Alegia, bi urtaro daude: lehorra eta euritsua (teorian). Batez besteko tenperatura 20 gradu zentigradu baino apur bat altuagoa da. Euriari dagokionez, Tigray eskualdean, herrialdeko beste hainbat eremutan bezala, historiako lehorte luzeenetako bati aurre egiten ari dira.

Tigray eskualdeak 263.120 kilometro koadroko azalera du, eta ia 5.000.000 biztanle, gutxi gorabehera. Ekialdeko Zonan (Tigray osatzen duten bostetako bat), 724.523 pertsona bizi da. Diozesia Adigraten dago, eta hor 125.000 biztanle daude. Guztira, hiriguneetan biztanleen %17 inguru bizi da. Guztizkoaren %50,81 emakumeak dira. Biztanle dentsitatea 75,8 da. Emakumeko jaiotza kopurua sei inguru da. Biztanleen %95 ortodoxoa da eta gainerakoak katolikoak edo musulmanak.

Per capita errenta 100 dolar baino gutxiago da, eta pertsonen % 90 biziraupeneko nekazaritzaren mende bizi da. Hain zuzen, oso eskasa da lehorte luzea dela medio eta behea jo du, alegia, lehorteak bereziki eragiten dio Tigray eremuari. Une honetan, biztanle gehienak nazioarteko laguntza eskasen mende daude elikatu ahal izateko. Egiazta daiteke bizi itxaropena jaitsi egin dela eta hilkortasun tasak, berriz, gora egin duela. Kanpo zorra barne produktu gordinaren %93,8 da.

Duela bi urte Olaran Aita Donostiara iritsi zen St. Mary's School nekazaritza eta abeltzaintza eskolako zuzendariarekin. Gure gobernuz kanpoko erakundeari zuzendu zitzaion bere egoera kaxkarra azaltzeko; izan ere, ez zuen bigarren hezkuntzako 5.129 gazteak eskolatzeko behar adina ikasgela. Horrela sortu zen ekimena. Gure baliabideekin, 2002 urtean bi ikasgela finantzatu ziren, eta 2003an, beste bi. 2003ko abenduan, gure erakundeko Roman Santos kidea Wukrora joan zen urari zegozkion azpiegituretan zeuden beharrak tokian balioztatzeko.

Lan horien ondorioz, Wukroko Udalaren eta Adigrat Diocesan Catholic Secreariat (ADCS) erakundearen arteko partzuergoa sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren 2004ko deialdian aurkeztu eta onartu zen proiektua taxutu zen. Guztizko aurrekontua 287.214,70 eurokoa zen, eta 215.000,00 euroko ditu laguntza eman zitzaion.

Proiektuak hiru jarduera osagarri ditu:

1º. Ur edangarria ateratzeko putzua eraikitzea, tanga erreguladore berria eraikitzea eta Wukron gaur egun dagoen ur edangarriaren sare eskasa hedatzea.

2º. Ibaian urtegia eraikitzea ura hartzeko, banatzeko eta ibaiaren uholdeen eragin suntsitzailea zati batean saihesteko; hartutako ura nekazaritza eta abeltzaintza eskolari ematea; 50 hektarea komunak lantzen hastea, biztanleen elikadura hornikuntza urria hobetzeko.

3º. Wukro inguruko mendi komunalen 10 hektarea oihantzea, tokiko zuhaitz espezieekin eta esperimentazio bidean diren beste espezieekin, ureztaketa bidez. Hartara, gaur egungo erosioa geldiaraziko da eta istil naturala berreskuratuko, harrizko hormaren bitartez, hots, horrek lurruntzea saihestuko baitu.