Etiopia hogei mende baino gehiagoan konfederatutako eskualdeen mosaikoa da. Etiopiaren historia subiranoen elkarketarekin hasi zen, hots, Salomon (Jerusalemgo tenplukoa) eta Sabako erregina elkartu ziren.

Tigray Etiopiaren iparraldean dago, Eritrearekiko mugan. Hain zuzen, Eritrearekin bi gerra egon dira jada, Etiopiatik independizatu zenetik. Bi herrialde horiek munduko bost herrialde pobreenen artean daude, eta lurra oso lehorra da, erdi basamortua, baina biztanle asko bizi da. Urtean lau hilabetez bakarrik egiten du euria, Ekialdetik aldian behin bisitan etortzen den montzoiaren azken boladak iristen direnean.

Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteak Wukrorekin duen harremana (hori da harremana dugun Tigray herriaren izena) Angel Olaran Blanco Aita hernaniarrak Gipuzkoako Elkargoa bisitatu zuenekoa da, hain zuzen, bost urte baitarama han bizitzen.

Aurretik, 30 urte eman zituen Tanzanian helburu berarekin: hezkuntza (lanbide heziketako ikaskuntzak, bigarren hezkuntza eta nekazaritzako trebakuntza), ospitaleen bitartez osasuna hobetzea, ura ekartzea eta osasun higienea.

Wukron gure jarduera hasi dugu, lau ikasgelako lehen eraikinarekin. 2003ko ekainean inauguratu zen eta 40 pertsonarako 4 ikasgela egitea zen helburua, bakoitzak egunean bi txandarekin, hau da: 320 pertsona bigarren hezkuntzan. Irakasleak Estatuarenak dira.

Lankidetzarako Ingeniaritzak eraikuntzako materialak erostea finantzatu du, eta beste aldeak berriz, tokiko esku lana eskaini du. Neska gehiago dago mutilak baino, eta horrek kultura maila apur bat igoaraziko du gizarte tribal matxistan.

4 ikasgelako lehen eraikina inauguratu den arren, Wukro eremuan izena eman duten baina gela ezagatik itxaron zerrendan diren 3.000 haur geratzen da eskolatu gabe.

Dema hau da: 4 ikasgelako bigarren eraikina egiten laguntzea. Guk materialak erosiko ditugu. Esku lana tokiko gobernuz kanpoko erakunde batek ekarriko du.

4 ikasgelako eraikinaren aurrekontua 35.000,00 euro da. Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteak 15.000,00 euro eman zuen materialetarako. Diru hori kuotetatik eskuratu da, bai eta Gipuzkoako Elkargoko Ernio elkarte gastronomikoko mahaikide bakoitzak emandako euro batekin eta hainbat dohaintzarekin ere.

Gainerakoa, esku lana, lanbide heziketako ikasleei esker eta tokiko funtzionarioen soldaten zati batekin lortu zen. Lurra publikoa da, hots, komunitatea da jabea: gozamenean esleitzea baino ez dago.