Mitch urakana Erdialdeko Amerikatik igaro zenean, segituan albiste izateari utzi zioten ondorio ugari sortu zen. Santa Catarina de Ixtahuacan herria horietako toki bat da.

Giza galera mingarriak pairatzeaz gain, eremu horretako biztanleen etxebizitzak haizeak eta urak eraman zituen. Halaber, Mitch urakanak labore eremuak eta lur aberatsak suntsitu zituen, fenomenoak eragin zituen ondorioengatik.

Denbora igaro den arren, eremu horretan bizi diren 160 familiek ezin izan dituzte arazo horiek konpondu; izan ere, erakundeek ez zituzten laguntzen, oso eremu malkartsua delako eta urrunduta dagoelako.

Egoera hori ikusita, Lankidetzarako Ingeniaritza elkartean jotzen dugu premiaz esku hartu behar dela oihantzeko eta nekazaritza oneratzeko proiektuaren bitartez, hori baita pertsona horien bizibidea.

Proiektuaren bitartez, kaltetutako familiei eskuratu nahi zitzaizkien komunitateetako ekoizpena eta garapena bermatzeko behar dituzten nekazaritzako mekanismoak nahiz ingurumenaren hobekuntza.

Proiektuak hiru urte iraun zuen eta nekazaritzako teknikari batek ikuskatu zuen. Teknikari horrek kaltetuak trebatu zituen nekazaritzan eta oihantzean, gero berek prozedura berarekin jarrai dezaten beren baliabideak eta ezagutzak erabiliz. Kostua 84.000,00 eurokoa izan zen.

Hasierako fasean, 30.050,00 euro zituzten, Caja Laboral Popular kutxak eta bestelako dohaintzen emanda. Hartara, lehen urratsak eman ziren.

Gero, la Caixa fundazioak 48.000,00 euroko diru laguntza onartu zuen. Proiektu horrekin elikadura segurtasunaren % 100 bermatzen da, bai eta eragindako biztanleen biziraupen ekonomikoa.