Proiektua Idjwi uhartearen hegoaldean garatu zen, Kivu lakuan. Idjwi uhartea Kongoko Errepublika Demokratikoan dago.Herrialdeko eta Afrika barnealdeko uharte handiena da. Idjwi uharteak, ekialdean, Rwandarekin du muga. Iparraldetik hegoaldera 90 kilometro du eta 40, ekialdetik mendebaldera, Eta 310 kilometro koadroko azalera du. Biztanle dentsitatea 526 biztanle da kilometro koadroko. 2002 urtean, 166.429 biztanle zeuden uhartean.

Egoera politikoa ezegonkorra da, baina berriki bakea da nagusi. Kontinentearekiko komunikazio bideak motor bidezko ontzietan egiten da, eta salgaien garraioa 5 ordutan egiten duen gabarra. Uharte barneko komunikazioak oso zailak dira, ez baitago errepiderik, eta, hortaz, oso garestiak. Biztanleak familiaka biltzen dira herri txikitan, eta herri horiek komunitateak deritzena osatzen dute. Buztinez eta kanaberaz egindako etxeetan bizi dira, lastozko teilatuekin.

Idjwi uhartean ez dago ez elektrizitaterik, ez ur edangarriko hartunerik eta, jakina, ez saneamendu egokirik. Hainbat kanalizaziok ur edangarria eramaten diote biztanleen %4ari. Kongoko Errepublika Demokratiko osoan, biztanleen %34k baino ez du ur edangarrirako zerbitzurik.

Uharteko biztanleen %40k lakuko ura edaten du, eta gainerakoek, sarritan kutsatuta egoten diren erreketakoa. Kolera (lakuko uraren egoera txarrarengatik), bozio / tiroidea eta gaixotasun hidrikoak (batez ere disenteria eta amebiasia) ohiko gaixotasunak dira, ia endemikoak, eta biztanleengan kalte handia eragiten du.

Eremuko ekoizpen jarduera nekazaritza eta lakuko arrantza da, bai eta Bukawuewkiko mandioka, banana eta tipula merkataritza ere. Gainera, lakuan gas metanoa dago, Estatu Batuetako enpresa batek ustiatzen duena eta eremura inongo onurarik ekartzen ez duena.

Iturburu naturaletatik ura hartzeko eta ura herrietan, osasun zentroetan eta eskoletan banatzeko instalazioa eraiki zen. Alegia, iturriak eraiki ziren biztanleek ura jaso ahal izateko maiz kutsatuta egoten diren lakuetatik edo erreketatik har ez dezaten.

Proiektuak 22.000 pertsonari eragiten dio, eta ura garraiatzeko lana kentzen die 2.300 emakume eta 5.400 haur ingururi. Proiektuaren oinarria biztanleek partaidetza aktiboa da.

Tokiko kidea Mariaren Konpainia da. Proiektua Eusko Jaurlaritzaren 2003ko deialdian aurkeztu zen: 96.972,47 euroko aurrekonturako, Eusko Jaurlaritzan 72.268,92 euro ematea onartu zuen.