Lehendik Josefina Seroren Kongregazioarekin kontaktua eta lankidetza egon zen arren, 1999ko otsailean Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteko arduradun bat Erdialdeko Amerikara joan zen (Guatemala eta Nikaragua), hainbat proiekturen jarraipena egiteko eta beste hainbat prestatzen laguntzeko.

Zehazki, Nikaraguan proiektu hau gauzatzen den prestakuntza zentroa bisitatu zuen, Josefina Seroren Kongregazioak zuzentzen duena. Bilerak egin ziren zentroaren arduradunekin, irakasleekin eta ikasleekin. Halaber, kongregazioak Nikaraguan kudeatzen dituen gizarte lanak bisitatu zituen.

Proiektua Buenos Aires herrian dago, Rivas departamenduan. Erdialdeko Amerikako herrialde zigortu honetan egiten dugun lehen proiektua da.

Eremuan zegoen heziketa zentro bakarra hedatu nahi zen. Hain zuzen, zentro horrek baliabide ekonomiko eskaseko 8.000 biztanletiko gorako herriaren beharrei erantzun nahi die. Ekintzaren onuradun zuzenak 1.000 gazte dira urtean, Buenos Aires herrian eta inguruko nekazari komunitateetan.

Hedapenaren aurrekontua 721.214,00 eurokoa zen eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzen deialdian 492.830,00 euroko ditu laguntza onartu zitzaien. Diferentzia Erdialdeko Amerikako hainbat erakunde publiko eta pribatuk ekarri zuten.

Azpiegiturak eraiki eta ekipatu dira eskolan eskaintzen den heziketa zabaltzeko, bigarren hezkuntza osatzeko eta gazteen mikro enpresak sortzeko nekazaritzan.

Eremu horretako nikaraguar haur eta gazteei ikasteko eta lanerako aukera eskaini nahi zitzaien. Horretarako, pobrezia egoera bereziko pertsona horiei prestakuntza integrala eskaini zitzaien bai Buenos Aires herrian eta bai inguruko nekazari komunitateetan: Tolesmaida, El Cocal eta El Limonar komunitateetan, hain zuzen.

Proiektua bukatutakoan, herriko eta inguruko gazteek nikaraguar hezkuntza sistemako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak egiteko aukera zuten (lehen ez zuten).

Hezkuntza Ministerioaren ikasketa planean jasota dauden ikasgai guztiak irakasten dira. Ministerioak ikasketa horiek onartzen ditu, eta eskolara behar diren irakasleak eramaten.

Ikasleen ezaugarriak ikusita, hezkuntza doakoa da.