San Jose ospitalea 1955ean eraiki zuen Josefina Seroren Kongregazioak, une hartan zeuden 11.000 biztanleei arreta eskaintzeko. Harrez gero, zerbitzua etengabe eskaini du herrialdean izandako jazoerengatik ere. Urte horietan, eremuko biztanleria nabarmen hazi da, alegia, gaur egun 70.000 pertsona dago. Hala ere, ospitalearen azpiegiturak ezin izan dira proportzioan handitu, nahiz eta biztanleek hainbatetan adierazi duten hori beharrezkoa zela. Dena den, behar horri ezin izan zaio erantzun finantza baliabide gutxi egoteagatik.

Azken urteotan, Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteak, Kongregazioarekin batera, San Jose ospitalean atzemandako arazoak konpontzeko lan egin dute. Horretarako, bilerak egin dira gaixoekin, udalarekin, Osasun Ministerioarekin, mediku zuzendaritzarekin, medikuekin eta osasuneko langileekin, eta abarrekin. Lan horren ondorioa proiektu hau izan zen. Eusko Jaurlaritzaren 2002ko deialdian aurkeztu zen, eta 432.131,21 euroko ditu laguntza jaso zuen. Proiektuaren guztizko aurrekontua 699.856,41 euro izan zen.

Adierazi denez, ospitalean espazio gutxi dagoenez eta instalazioak zaharkituta daudenez, ondorio negatibo larriak daude, bai Diriambako biztanle guztiei arreta eskaintzeari dagokionez eta bai arretaren kalitateari dagokionez ere. Bestalde, Diriambako gizartean nagusi diren genero rolak direla medio, alde handiak daude osasunaren esparruan. Kasu askotan, biztanleak eta ospitaleko langileak ez dira horren jabe, eta, jabe izanik ere, ez dute rol horiek hausteko behar bezalako prestakuntzarik.

Litezkeen garapen estrategien artean, erabaki zen proiektua osasun estaldura (kalitatearen nahiz kantitatearen aldetik) hedatzera bideratuko zela. Horretarako, une estrategiko honetan Osasun Zentroa abiaraztean eskaintzen den aukera aprobetxatu nahi da, hartara, genero ikuspegia gauzatzen diren lanetan sartzeko, generoen arteko desberdintasunak desagerrarazte aldera. Tresna horiek biztanleria orokorrari nahiz ospitaleko bertako langileei zuzentzen zaizkie.

Asmoa ez da soilik ildo horretan prestakuntza eskaintzea proiektua indarrean den aldian. Alegia, sistema egonkorra ezarri nahi da, denborarekin jarrerak eta jokabideak alda daitezen ospitalean eta hartzaileengan. Hartara, bi ildoek (osasuna eta generoa) bat egiten dute proiektu bakarrean Mediku eta Gizarte Laguntzaren moduan:

a. Osasun baldintzak hobetzea: Diriambako biztanleei doako osasun arreta handitzea eta hobetzea. Horretarako, egungo azpiegiturak 1.400 metro koadrotan handitu behar dira, bai eta hobetu nahiz langileak eta familiak trebatu ere. Sare publikoan integratuta dagoenez, Osasun Ministerioak ospitalearen funtzionamendua eta langileak finantzatzen ditu.

b. Emakumeen botereaz jabetzea. Emakumeen eskubideak aldeztea, sustatzea eta kontzientzia sortzea, eta nerabeei laguntzea: Rol aldaketa eragiten duten lantegiak antolatzea, emakumeei arreta juridikoa eta orientazio psikologikoa eskaintzea, nerabeentzako klinika, eta abar.

Egokitzat jo da proiektuak biztanleria orokorraren behar praktikoak, ezinbestekoak eta berehalakoak barne hartzen da, zehazki emakumeenak, baina garrantzitsua da interes estrategikoko beste hainbat ekintza barne hartzea jarrerak, rol nagusiak, eta abar, aldatzeko.

Proiektuaren zuzeneko onuradunak, batetik, urtero ospitalean artatzen diren gaixoak dira, alegia, urtean 55.000 ekintza gauzatzen dira osasunaren esparruan. Pertsona horien guztien osasun arreta nabarmen hobetuko da: lokalak baldintza fisiko hobeagoetan egongo dira, pilaketa eta kutsatzeko arriskuak saihestuko dira, pribatutasuna lortuko da eta intimitatea gehiago errespetatuko, osasun langileak hobeto prestatuta eta motibatuago egongo dira, eta abar.

Horrez gain, zuzeneko onuradunak izango dira ospitalea hedatzeari esker artatu ahal izango diren pertsonak, hots, orain espazio faltarengatik artatu ezin direnak: hedatu aurretiko kopurua %15 handituko da: 8.250 lagun.

Bestalde, partzuergoa eratu da kongregazioarekin eta Diriambako udalarekin. Inaugurazioan Nikaraguako Osasun Ministroak parte hartu zuen.