Nikaraguako Granada hiria Cocibolca lakuaren ertzean dago, hegoaldean, eta herrialdeko hiriburu Managuatik 45 kilometrora.

Nikaragua Amerikako herrialde pobreena dela jotzen da, Haitiren atzetik. Oinarrizko ondasunen eskasia larria dago, inflazio tasa azkarra, zerga defizit handia, prezio distortsioa, kanpo zorra, eta abar. Granada departamendua herrialdeko bigarren txikiena da azalerari dagokionez. Hiriak 75.000 biztanle ditu, eta departamendu guztian 155.683 biztanle dago. Alegia, biztanleei dagokienez, herrialdeko laugarren hiri handiena da.

Nikaraguako biztanleek gaur egun dituzten beharrak ikusita, ia egunero hurbiltzen dira gazteak zentroetara lanbideren bat edo bizirauteko bideren bat bilatzeko.

Horrela sortu zen "San Jose Lanbide Eskola - Joskintza lantegia" eratzeko ekimena.Ekimena abian jarri baino lehen, nazio mailan sektore horretan zeuden beharrak aztertu ziren, eta egiaztatu zenez, merkatu txokoa zegoen. Izan ere, eskolako eta ospitaleetako uniformeak sortzeko merkeago egitea komeni zen. Hortaz, ekimena zilegi zela ikusi zen: lantegiko ekoizpena irteera du, eta bere burua mantentzea ahalbidetzen da, hartara, gazteak trebatzen eta gaitzen jarraitu ahal izateko.

15 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie, pobrezia, utzikeria eta zurztasun egoera bereziak direnei, bai eta bizirauteko beharrezkoak diren gauzak ez dituztenei ere. Horietako pertsona asko premia larrian bizi dira. Gehienak errealitate sozialaren, politikoaren eta ekonomikoaren (alditan, naturaren errealitatearen) ondorioen mende bizi dira. Hain zuzen ere, Nikaraguako biztanleengan eragin handia izan duten fenomeno naturalak ere gertatu baitira.

Behin lanbidea ikasitakoan, ikasleek beren kabuz lan egin dezaketen erakundeetan edo jatorrizko komunitateetan. Horrela, Diru sarrerak izan ditzakete irauteko eta familiari laguntzeko.

Urtean 80 eta 100 gazte inguru dira onuradun zuzenak, eta 5.000 edo 6.000 inguru dira zeharkako onuradunak.

Tokiko kideak (Josefina Seroren Kongregazioak) lokalak eta pertsona gaituak ekarri dituzte. Manos Unidas eta Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteen ekarpenei esker, lantegia ekipamendu erdi‑industrialarekin hornitu zen.