San Jose ospitalea Diriamban osasun sare publikoko parte den eta zerbitzuak doakoak diren bakarra da. Diriamban 70.000 biztanle dago gaur egun. Carazo departamenduan dago eta herrialdeko hiriburu Managuatik 40 kilometro ingurura dago. Ospitaleak 50 urte ditu, eta urte horietan guztietan, Josefina Seroren Kongregazioak eraman eta kudeatu du.

Eremuko gizarte eta osasun arazoak ikusita, 2002an proiektu bat jarri zen abian ("Ospitalearen hedapena, arretan genero ikuspegia sartuta"), Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Proiektua arazo gabe garatu zen. Hori dela eta, berriki eraikitako zatia baldintza onetan dago, baina zati zaharra, berriz, oso hondatuta dago.

Proiektuaren bitartez, zati zaharra oneratzea planteatu zen. Hori aprobetxatu egin zen hasitako orientazio estrategiko berria bermatzeko, hartara, ospitalean gizonei nahiz emakumeei arreta integrala eskainiz eta arreta berezia jarriz genero harreman berdinak egin daitezen, osasunaren esparruan emakumeek jasaten duten bereizkeriari aurre egite aldera.

Ildo horretan, emakumeen behar praktikoak estaltzen dituzten zerbitzuak gauzatu ziren, bai eta behar estrategikoetara zuzendutakoak ere. Horretarako, hainbat trebakuntza jarduera, lantegi, eta abar, antolatu zen izaera iraunkorrarekin gizonen nahiz emakumeen jokabideak eta jarrerak hobetzeko.

Halaber, giza talde baztertuenen (haurrak, nerabeak eta adindunak) oinarrizko elikadura beharrak estali ziren elikagaiak banatzeko eta trebatzeko programaren bitartez.

Proiektua Arabako Foru Aldundiaren 2004ko urte anitzeko proiektuen deialdian aurkeztu zen, eta 95.000,00 euroko diru laguntza jaso zuen, 146.787,90 euroko guztizko aurrekonturako.

Eusko Jaurlaritzak onartutako proiektuarekin eta Txagorritxuko ospitaleak emandako oheen bidalketarekin bat, proiektu honek ospitalea erabat berritu du. Orain baliabide egokiak daude eta gizonen nahiz emakumeen artean harreman berdina lortzea planteatu da, bai ospitalearen baitan eta bai hirian.