Inguruko gobernuz kanpoko beste erakundeekin izandako elkarrizketetan, Konputazioko eta mekanika autoeragileko lan trebakuntzarako zentroa Piuran (Peru) eraikitzeko proiektuaren ideia sortu zen. Proiektu hori Unibertsitate Irakaskuntza Garatzeko Elkartea tokiko erakundearekin batera taxutu zen.

Eremuan Goi Mailako Eskola Teknologikoa deitzen diote zentroari, eta ikastaroak oso baliabide gutxirekin eskaintzen ziren, behar bezalako lokala eta ekipamenduak ez izateagatik. Baliabide ekonomiko gutxi duten gazteei ikasketa motzak eta kalitate onekoak eskaintzen dizkie hiru ikasturtetan, sistema analisiaren espezialitatean. Hartara, lan munduan sartzeko aukera ematen zaie. Halaber, mekanika autoeragileko trebakuntza ikastaroak ere eskaintzen dira.

Proiektuaren guztizko aurrekontua 672.809,00 eurokoa izan zen. Eusko Jaurlaritzaren deialdira aurkeztu zen 1996an, eta 319.204,00 euroko diru laguntza jaso zuen.

Lanak 1997an hasi ziren, Piuran eta Tumbesen (Peruren iparraldean) El NIño fenomenoak eragindako euri jasa handiak zeuden garaian. Horrek lana zaildu zuen eta proiektua garestitu egin zen. Nolanahi ere, aurre egin ahal izan zitzaion obren jarraipen zorrotza egin zelako eta Nafarroako Gobernuak laguntza osagarria eman zuelako. Esfortzua merezi izan du. Hain zuzen ere, lokal modernoa dago orain, teknologia egokiarekin ekipatuta. Zentro berria Peruren iparraldeko garrantzitsuenetako bat da. Ikasteko gaitasuna eta gogoa duten ikasle guztiek, beren egoera ekonomikoa edozein izanik ere, ikasketa horiek egin ditzakete, beren aukeren araberako matrikula ordainduta.

1997 eta 1998 urteetan, zentroa eraiki eta abiarazi zen, eta proiektua 1998ko abenduan amaitu zen.

Eskola teknologikoko irakasleak, administrazioko langileak eta ikasleak (200 pertsona inguru) giro atsegina dute. Lau ikasgela dituzte, bi 100 pertsonarentzako eta bi 50entzako, bai eta eguneroko praktikak egiteko tokia ere: konputazio zentroa.