Lima inguruko eremu hiritartuetan, azken urteotan hazkunde handia egon da. Ondorioz, bizi baldintzek okerrera egin dute eta langabeziak gora egin du. Horrela. biztanle multzo handiak muturreko pobreziara eraman dira, eta oinarrizko zerbitzuak falta dira.

Azpiegitura falta dela medio, hondakin asko kontrolik gabe botatzen direnez, uraren kalitateak behera egin du eta habitata nabarmen hondatu da. Aisiarako eta atsedenerako tokirik ez dago Huaycan herrian: ez dago kirol instalaziorik, parkerik, eta abar, ez helduentzat eta ez haur eta nerabeentzat.

Proiektu honen helburua Huaycan (Lima, Peru) hiri komunitate autokudeatuko biztanleen bizi baldintzak hobetzea da. Izan ere, oinarrizko zerbitzuak falta dira, langabezia handia dago eta ez dago ingurumen osasungarririk. Horretarako, hondakin bizigabeen gunea instalatu da, aisiarako parkea instalatzeko oinarri gisa.

Harea ustiategiak hainbat urte lehenago eragindako depresioa bete nahi zen. Garapenerako gobernuz kanpoko tokiko erakundearen izena APRODES da.

Proiektuaren aurrekontua 314.804,00 euro zen. Eusko Jaurlaritzaren 1997ko diru laguntzen deialdira aurkeztu zen, eta 120.202,00 euro jaso zituen.