Proiektuak baliabide ekonomiko gutxi duten gazteen lan txertaketa bilatzen du, ikastaro libreetako ostalaritza eta gastronomia karrera teknikoko lanbide heziketaren bitartez. Lan gaikuntzarako zentroa Los Olivos herrian dago, Lima departamenduan, Limatik 10 kilometrora (Peru).

Ostalaritza eta gastronomia espezialitatea sustatzeko proposamena egin da, zerbitzuen sektorea (eta horren barruan, turismoa, hotelak eta jatetxeak) azken hamar urteotan hazkunde tasa konstantea izan duen sektoreetako bat delako, eta, hain zuzen, joera positiboa duelako etorkizunean.

Proposamenaren beste arrazoietako bat da gazteek lana aurkitzen dutela aurretik aipatutako sektorean trebatzen direnean. Prestakuntza motza baina gaitasunak hartzeko nahikoa jasotzea balio erantsia da.

Proiektuaren asmoa da eremuan diren haurren elikadura maila hobetzea, herri jantokiak eramaten dituzten familiako amen jarraipen eta gaitze programaren bitartez. Familia amek askotan ez dute jakiten jakiak nola prestatu, eta horrek haurren malnutrizio arazoak larriagotzen dituzte.

Proiektua bideratuta dago 16 eta 25 urte bitarteko gazte pobreenak trebatzeko, prestakuntza akademiko txikia izateagatik, lanpostuak izateko aukeratik ez dutenak, hain zuzen ere. Horretarako, prestakuntza teknikoa eta ostalaritzako eta gastronomiako ikastaro libreak eskaintzen dira. Hartara, lan munduan sar daitezen turismo sektoreko zerbitzu jardueretan.

Esku hartze estrategiak planteatzen du ADEFIk (Adefi‑Prosip partzuergoaren proiektua gauzatzen du), ikasleen prestakuntza jarduerak hastean, jarduerak berak aberastu egingo direla. Hain zuzen, eremuko herri jantokietako elikadura hobetu egingo baita, horretarako aukeratutako irakasleen taldeari esker.

Proiektua Arabako Foru Aldundiaren 2005eko deialdian aurkeztu zen eta 180.196,24 euroko diru laguntza jaso zuen. Guztizko aurrekontua 295.491,87 eurokoa da.