Ruandan ofizialki 660 000 umezurtz daude. Horietatik 170 000 GIB/HIESan dute sorburua. Horrez gainera familiak, Gizarte-Segurantza hasiberri mota bat eta ikasleentzako derrigorrezkoa den           Osasun Mutualitatearen kostuak, euren gain hartu behar dituzte. Ume eta gazte horietatik asko eskolara ez doaz. Pobrezia eta baztertzea euren eguneroko lagunak dira.

Herrialde horretan, nahiz eta gaur arte aurrerapen garrantzitsuak lortu izan, GIB/HIESaren hedapena geldiaraztea da euren osasun kezka larriena. Ruandaren gobernuak BPGaren % 6,1 horretarako zuzentzen du.

Horrez gainera, egoera horri aurre egiteko politiken diseinu eta martxan jartzean dihardute, adibidez, umezurtz edota GIB/HIES gaixotuen oinarrizko beharrak betetzean eta Heziketa Planaren bederatzi urtetatik hamabietara luzatzean.

Proiektu honen helburua, ahultasun egoeran dauden ume eta gazteen heziketa eta osasun eskubideak bermatzea da, euren giza komunitateak eta bertako agintariak konprometitzen.

Proiektu hau 2011‑2012 ikasturtean hasi zen, Ruandaren hegoaldeko Kabgayiren elizbarrutian. Eskualde hori Congoarekiko mugatik gertua, oso zigortuta gertatu zen etnien arteko gudetan. Gaur egun nolabaiteko egonkortasuna badu, nahiz eta talde matxino ugari muga zeharkatu.

Bilboko Udala, proiektu honen babesle nagusia izanik, 150 gazteei heziketa aukera berri bat eman du 2015‑2016 ikasturterako. Helburua, gazte horiek, unibertsitatean edo lanbide heziketan sartu arte, babes iraunkor bat har dezaketen. Horrez gainera, Osasun Mutualitatea babes ditzatela ere beste helburu bat da, euren egoera fisiko eta mentalei buruz arduratzen.

Ikastetxe aukeraketaren irizpidea ikaslearen bizilekuaren gertutasunean datza, ikastetxe publikoak izanik, nahiz eta batzuetan itunpeko ikastetxe edota ikastetxe pribatuengana jo behar, irisgarritasunaren arabera.

Bai irakasleak ere trebakuntza egokia hartuko dute, egungo eta kalitatezko heziketa bermatzeko. Bai eta jada dauden HIES aurkako elkarteak ere, bigarren mailako ikastetxeetan berrantolatukoak izango dira,  gainontzeko biztanleria eritasunarekiko sentikor bihurtzeko.

Herrien garapena heziketan datza esaera bat zen. Gu ere guztiz ados gaude. Horregatik zalantzarik gabeko laguntza eman nahi diegu egun batetan herrialdearen gidaritza hartuko dutenei.