Vestine, 22 urtetako neska bat, bere gurasoekin bizi da Muhangan, Ruandaren hegoaldeko barruti bat, Gitarama administrazio‑zentrokoa. 2012 urtean, Muanga 300 000 baino gehiago bizilagun zuen.

Muhangaren barruan Kabgayi dago kokatuta, Eliza Katolikoen Ruandako jatorrizko eremua. Hantxe bizi dira eta lan egiten dute San José de Gerona’ren misiolariak. Hauekin oso lankidetzaren lokarri estua du ICLIk. Vestinez, bere ahizpa Sor Christinen bidez, jakin dugu. Sor Christine oso kezkatuta dago bere gazteago ahizparen etorkizunaz, zeren familiaren egoera larri dela eta, euren gurasoek ezin dituzte Vestinen unibertsitatezko ikasketak ordaindu. Kontuan hartu behar da Ruandan ez dagoela inolako ikasketarako laguntzarik, oinarrizko beharrezko ikasketakoak izan ezik.

Afrikako unibertsitateak erdigune landatarretik urrun ohi daude. Hori dela eta, euren heziketa jarraitu nahi duten gazteek, egunero ikas zentroraino garraiatu ezin dutenez, ostatu eta mantenuaren kostuak ere ordaindu behar dituzte.

Vestinek orain dela bi urte amaitu zituen bere bigarren mailako ikaskuntzak, hobe ezinezko emaitzekin, baina unibertsitatezko ikaskuntzarik gabe, lana bilatzeko aukerak oso urriak dira. Vestinek erizaintzaren ikasketak egin nahi lituzke, bigarren mailan ikasi duen matematika, kimika eta biologia espezialitatea, helburu horretarako oso aproposa izanik.

Gure bazkide batzuen diru ekarpenari esker, bai eta ICLIk eta Vestinen familiak egindako diru ekarpen txikiari esker ere, erizaintzaren ikasketak egiteko, urteroko behar diren 1700 euroak lortu ditugu. Gradua lortzeko, Vestinek lau ikasturte egin beharko du.

Afrikako oso osasun sistema eskasa laguntzeko, hango erizaintza bultzatzeko garrantzia ulertu dugu. Hori dela eta, nahiz eta heziketa proiektu hau orain arte egin ditugun guztien arras ezberdina izan, ilusio haundiz hartu dugu proiektua.