DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO ETA BABESTEKO POLITIKAREN BALDINTZA OROKORRAK

Mesedez, irakurri arretaz erabiltzeko baldintza hauek Webgune hau erabili aurretik. Webgune hau erabiltzeak hauxe adierazten du: erabiltzaileak inplizituki aintzat hartu du baldintzak onartzen dituela. Horiekin ados egon ezean edo zalantzaren bat baduzu, mesedez ez erabili Webgune hau.

NOR GAREN

www.icli.info eremua Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza-ren jabetza da (aurrerantzean IC-LI).

IC-LI-REN WEBGUNEA

www.icli.info eremuan IC-LI-k sortutako gune interaktiboa da, interesa dutenei jardueren berri emateko.

WEBGUNEAREN EZAUGARRIAK ETA ERABILERA MURRIZTEA

Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza-ko jabetza da Webgune hau.

DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.icli.info Web orriaren asmo nagusia informatzea eta IC-LI-ren eta kidearen arteko komunikazioa dinamizatzea da. IC-LI-k betebehar legalak onartzen dituela datu pertsonalak babesteko, batez ere honako gai hauetan:

  • Fitxategiak edo datu pertsonalak tratatzean.
  • Datuak biltzearen helburua.
  • Informazioaren hartzaileak.
  • Egiten ditugun galderen aukerako edo derrigorrezko izaera.
  • Datuak lortu edo ez emateagatik dauden ondorioak.
  • Ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko eskubidea gauzatzeko aukera.
  • Tratamenduaren arduradunaren izena eta helbidea, edo hala badagokio, bere ordezkariarena.

IC-LI-ren asmoa hauxe da: erabiltzaileak informazio egokia izatea eskatzen den moduan datuak eman nahi dituen erabakitzeko libreki bere nahiz eta borondatez. Ildo horretan, erabiltzaileari jakinarazten diogu bere datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, eta IC-LI da horren titularra eta arduraduna.

Kasu bakoitzean kontrakoa adierazten ez bada, formularioetan biltzen diren datuak beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira webguneko jardueretan sartu eta parte hartzeko.

Erabiltzaileak formularioak bete beharko ditu datu zuzen, zehatz eta osoekin. Akatsekin betetzen baditu, hau da, datu faltsuekin, okerrekin, osatu gabe edo eguneratu gabe, sortu ditzaketen kalte-galeren erantzulea izango da.

Datu pertsonalak babesteko, indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen segurtasun mailak hartzeko konpromisoa du IC-LI-k. Horretarako, neurri teknikoak eta antolatzeko neurriak ezarriko ditu, egon daitezkeen arriskuak saihesteko, besteak beste: datuak galtzea, txarto erabiltzea, aldatzea edo baimenik gabe sartzea. Halaber, jakinarazten da segurtasun mekanismoen artean pasahitza erabiltzen dela. Erabiltzaileak bakarrik ezagutzen du kode hori.

Indarrean dagoen legeriak eskatzen duen bezala, fitxategi automatizatuen datuak isillpean gordetzen ditu IC-LI-k.

Erabiltzaileak edo bere ordezkariak edozein momentutan sartu, aldatu, ezabatu edo aurka egiteko eskubidea dute, Datuak Babesteko Lege Organikoak eta aplikagarriak diren gainontzeko arauek ezarritakoaren arabera. Horretarako, IC-LI-ri idatzi behar dio honako helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Gure kezka nagusia hauxe da: erabiltzailearen datuak segurtasunez gordetzea. Kontu handiz bidaltzen ditugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara.

Beren lana egiteko, erabiltzaileen datuak ikusi behar dituzten langileek bakarrik dute sarbidea. Erabiltzailea erregistratzeko datuak pasahitz baten bidez babesten dira. Horrela, erabiltzaileak eta webgunearen administratzaileak bakarrik dute sarbidea datuak ikusteko eta erregistroa ezabatu, aldatu edo bertan behera uzteko. Erabiltzaileei gomendatzen diegu pasahitza inori ez ematea.

Azkenik, erabiltzailea bere ordenagailua erabiltzen ari ez bada, ez ahaztu saioa ixtea www.icli.info Webgunetik irten aurretik, eta nabigatzailea ixtea bertan nabigazioa amaitu ostean. Horrenbestez, ziurtatu egiten dugu inor ez dela sartzen datu pertsonaletara eta erabiltzailearen korrespondentziara, hirugarren batek zure ordenagailura sarbidea badu edo beste batzuekin partekatzen baduzu edo ordenagailua toki publiko batean erabiltzen baduzu, esaterako, liburutegi batean edo "Internet kafe" batean.

BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Webgune hau erabiltzeko, onartzen dugu erabiltzaileak dokumentu hau kontu handiz irakurri duela eta aholkuak ulertu eta jarraitu dituela. Erabiltzailea datuak babesteko politika honekin edo horren bitartez ematen diren aholkuekin bat ez badator, mesedez ez erabili gure Webgunea. Beharrezkoa dela uste dugunean, erabiltzeko baldintza hauek aldatzeko eskubidea dugu. Aldaketa horiek sartu ostean, erabiltzaileak Webgune hau erabiltzen jarraitzen badu, aldaketa horiek erabat onartzen dituela esan nahi du.

© Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza. Eskubide guztiak erreserbatuta.